Albaro Arri presoa ostegunean epaituko dute Madrilen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 20a, 21:16

Algortako Albaro Arri Pascual "Muni" presoa etzi, irailak 22, epaituko dute berriz Espainiako Auzitegi Nazionaleko 3. aretoan. Arrirentzat 208 urteko espetxe zigorra eskatzen du Ignacio Gordillo fiskalak, 1994an Francisco Veguillas Elices Espainiako Lur-Armadako teniente jenerala eta Defentsa Politikarako zuzendari nagusia zena, Veguillasen gidaria eta inguruan zegoen beste pertsona baten heriotzak eragin zituelakoan. Europa Press berri-agentziak jakitera eman duen informazioaren arabera, atentatua 1994ko uztailaren 29an gertatu zen Madrilgo Ramales plazan eta, zendutakoez aparte, bonba-autoaren eztandak 19 pertsona zauritu zituen. Hildako bakoitzeko 29 urte eta zauritu bakoitzeko 5 urte eskatzen ditu fiskaltzak, Arriri beste delitu txikiagoak ere leporatzen dizkiotela. Etengabe.org bitakorak, berriz, Albaro Arriren kontra dagoen ustezko froga bakarra beste atxilotu batek torturapean sinatutako deklarazioa dela nabarmendu du.

Gaiaren inguruko berriak:

Albaro Arri (Algorta) ostegunean epaituko dute (Etengabe.org)

La Audiencia Nacional juzgará el jueves al etarra Arri Pascual por los asesinatos en Plaza de Ramales de Madrid de 1994 (Europa Press)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun