Metro Bilbaok 14.305.590 bidaiari eraman ditu udaldian, hau da, uztailaren 1etik irailaren 18ra bitartean; iazko garai berean baino 891.080 lagun gehiago alegia (%6,64ko igoera), garraio konpainiako iturriek gaur jakinarazi dutenez. Gaueko zerbitzuari dagokionez, uda garaiko ostiral, larunbat eta jai-bezperetako gauetan, bidaiarien kopuruak "gorakada izugarria" izan duela adierazi du Metro Bilbaok, ia milioi erdiraino helduz. Zerbitzu honetako bezeroek 480.454 joan-etorri egin dituzte, iazko gau horietan baino %30,26 gehiago.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!