Getxoko Udaltzaingoak Santurtziko 45 urteko gizonezkoa atxilotu zuen igandean. Polizia iturrien arabera, atxilotutakoa bere emazte ohiaren atzetik zebilen Algortako erdiguneko kaleetatik. Emakumearekin zihoan beste pertsonak jarraitzen uzteko esan zion eta, orduan, horren kontra egin zuen erasotzaileak. Bere emazte ohia eztabaida geldiarazten saiatu zen eta gizonezkoak zaplastako bat eman zion.
Getxoko Udaltzaingoko Koordinazio Zentroak telefono dei baten bitartez jaso zuen abisua. Horren bidez, Algortako erdialdean gizonezko bat emakumezkoa kolpatzen ari zela jakinarazi zieten. Udaltzainek erasotzailea eta biktima topatu zituzten eta Gurutze Gorriko anbulantziak artatu behar izan zuen andrea. Atxilotutako gizona Getxoko epaitegira eraman zuten.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.