Getxoko Udaltzaingoak bizileku finkorik ez duen J.M.L.F. 38 urteko gizonezkoa atxilotu zuen joan den larunbatean, Algortan ospatzen ari den Erdi Aroko Azokan saltokia zeukan Valentziako artisauari poltsa lapurtu ziolakoan. Polizia iturrien arabera, Getxoko auzitegiak horren aurkako atxilotzeko agindua emanda zeukan. Egin beharreko tramiteak burutu eta gero, epailearen eskuetan jarri zuten.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.