Joane Somarriba txirrindulari sopeloztarrak zilarrezko domina eskuratu du gaur Madrilen jokatzen ari den Munduko Txapelketako erlojuz kontrako lasterketan. Ibilbideak 21,9 kilometrokoa luzera zuen eta Karin Thurig suitzarrak bakarrik gainditu du Somarriba, iazko garaipena errepikatuz. Thurigek 28 minutu eta 51 segundoko denbora egin du, Somarribak baino 5 segundo gutxiago, hain zuzen; Amber Neben estatubatuarra izan da hirugarrena, 29 minutu eta 30 segundoko denborarekin.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!