Hainbat komunikabidek atzo (irailak 20) baieztatu zutenez,
EHUk ikasle presoen inguruan hitzartutako protokoloa martxan jartzea erabaki du, Espainiako Espetxeetako Zuzendaritzarekin ezer adostu gabe. Juan Ignacio Perez EHUko errektoreak hedabideek esandakoak gezurtatu ditu hainbat egunkarik gaur argitaratu duten
'Gezur gehiago, EHUri buruz' iritzi artikuluan. Besteak beste, protokoloa martxan jartzea proposatu besterik ez dutela egin eta eman beharreko pausoak Espainiako Espetxe Zuzendaritzarekin hitzartuko dituztela esan du. Dena den, egunkariek atzo kaleratutako albisteari men eginez, "ETAko presoek EHUn ikasketarik egin ez dezaten"
Gobernuak legedia zorrotz beteko duela adierazi zuen Jose Antonio Alonso Barne ministroak, "Espetxe Zuzendaritzarekin ez baitago inolako akordiorik". Bestalde, presoak EHUn matrikulatu ez daitezen beharrezko neurriak har ditzan eskatu dio
PPk Estatuko Fiskaltzari.