Ostiral eta larunbaterako Merkatu Txikia antolatu dute Algortako 38 saltokik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 21a, 23:04

Orotara, 38 dendek parte hartuko dute irailaren 23 eta 24an Algortako Telletxe plazan izango den I. Merkatu Txikian. Besteak beste, zapatak, kirol jantziak, haurrentzako arropak, ehunak, opariak, osagarriak eta beste hainbat motatako gauzak erosi ahal izango dira %50 eta %80 arteko beherapenarekin; 9:00etatik 21:00etara, gutxi gora behera. Dendari algortarrek Getxoko Udalaren eta BBKren laguntza izan dute ekimena antolatzeko, azkenak azoka egin ahal izateko etxolak utzi ditu.

Algortako hiru saltzaileri bururatu zitzaien euren produktuak kalean merkeago jartzeko ideia eta erdigune inguruko dendetako jabeei eskutitzak bidali zizkieten bat egin zezaten. Joseba Aranguren, Itziar Garate eta Eva Calle Merkatu Txikiaren antolatzaileek prentsaurrekoan adierazi dutenez, “hainbat eta hainbat herritan gero eta sarriago egiten ari diren ekitaldi hauen helburua ez da saltzea bakarrik, dendariek batera lan egitea ere lortu nahi da, merkatarien elkartean egonda ala ez. Merkatalgune handien aldean, denda txikien esparru ekonomikoa eta soziala ere aldarrikatzea da asmoa. Algortako merkataritza bizirik dagoela, alegia”.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun