Gaur hasi eta asteburu osoan luzatuko dira Areetako jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 23a, 20:11

Igaz koadrilen txapelketa irabazi zuen Zakatun taldeak (argazkian) irakurritako pregoia eta piztutako suziriarekin eman zaie hasiera gaur arratsaldeko 5:30etan Areetako Mesedeetako Amaren jaiei. Eskoletako plazatik abiatutako txistulari eta buruhandien kalejiraren ostean, jaialdi herrikoia egongo da 20:00etan, Adiskidetasuna kalean, bertoko tabernek babestuta. 21:30etik aurrera, berriz, disko-festa egongo da Eskoletako plazan bertan. Eta ordu t'erdi beranduago ez ahaztu jai batzordeko txosnara (galtzeko arriskurik ez dago, bakarra baitago), "ordu alaiaz" gozatzeko.

Areetako Mesedeetako Amaren jaietako ohiko ekitaldiez (Hareazko irudien Erika Pedrosa Memoriala –larunbatean–, barrazkilo lapikoen eta paella lehiaketak...–igandean–) aparte, erabatekoa da gazte koadrilen parte hartzea. Karaoke, play-back eta beste hainbat frogetan izandako lehiatik erabakitzen da hurrengo urteko pregoilari eta txupineroak nortzuk izango diren.

Hona hemen hiru egunetako egitaraua zehatz mehatz:

Irailak 23, ostirala

12:00 Luncha nagusientzat Eskoletako plazan (gonbidapena beharrezkoa da)

17:30 Txupinazoa eta pregoia iazko koadrila txapeldunaren eskutik, Eskoletako plazan.

18:00 Kalejira txistulari eta buruhandiekin Eskoletako plazan (Koadrilak bertan egotea beharrezkoa da).

18:45 Koadrilen lehenengo probak Eskoletako plazan.

20:00 Jaialdi herrikoia Adiskidetasuna kalean. Babesleak: Adiskidetasuna kaleko tabernak.

21:30 Diskoteka Eskoletako plazan.

23:00 "Ordu alaia" txoznan.

Irailak 24, larunbata

10:00 Diana.

10:30 Haurren eguna Eskoletako plazan (beharrezkoa da haur-koadrilak bertan egotea)

12:00 Hareazko irudien Erika Pedrosa III. Memoriala, Areetako hondartzan (koadrilentzako puntuagarria)

12:00 Herri kirolak Eskoletako plazan.

12:30 Kalejira herriko kaleetatik, Ku-Klux fanfarrearen eskutik.

13:30 Dantza erakustaldia Berantzagi (Areeta) eta Zasi Eskola (Itzubaltzeta / Erromo) taldeekin Eskoletako plazan.

16:00: Mus eta briska XV. lehiaketaren lehenengo kanporaketa Eskoletako plazan.

16:00 Puzgarriak Eskoletako plazan.

16:00 Koadrilentzako frogak hondartzan eta Eskoletako plazan.

19:00 Bertsolariak Eskoletako plazan: Arrate Ilaro, Maialen Berekoetxea, Jone Uria eta Peru Vidal. Gai-jartzailea: Nahikari Ayo.

19:00 Mesedeetako Amaren ohorezko meza, aurreskua eta txistulariak, Mesedeetako Amaren elizan.

20:00 Trikipoteoa Areetako tabernetatik.

20:30 Haur antzerkia Adiskidetasuna kalean, txikientzat eta hain txiki ez direnentzat. La Pez antzerki taldeak bere azken lana aurkeztuko du: "La danza que nos pario" (beharrezkoa da haur-koadrilak bertan egotea).

22:00 Kontzertua (teloneroak) eskoletako plazan: Gailur.

23:00 Trikizio taldearen kontzertua.

Irailak 25, igandea

10:00 Diana.

10:00 IX Barrazkilo Lapikoen Lehiaketa Adiskidetasuna kaleko Alde Zaharrak antolatuta.

11:30 Barrazkiloen II dastaketa, Pablo Urzay jatetxearen eskutik, Adiskidetasuna kalean.

12:00 Spinning erakusketa President gimnasioko lagunen eskutik, eskoletako plazan.

12:30 VIII Paella Lehiaketa Eskoletako plazan (Koadrilei puntuak emango zaizkie).

15:30 Karaokea Eskoletako plazan.

16:00 Mus txapelketa: finala, Eskoletako plazan.

18:00 Barrazkilo lehiaketaren sari banaketa Adiskidetasuna kalean

18:00 Koadrilen azken proba Eskoletako plazan (play-back).

21:00 Koadrila lehiaketako sari banaketa.

00:00 Txosnaren itxiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun