Haurrek euren eskubideak defendatzearen beharra aldarrikatuko dute bihar Akarlandako Osasun Jaian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 23a, 21:01

Erandioko Udalak antolatuta, Osasun Jaiaren aurtengo edizioarekin gozatu ahal izango dute larunbat honetan, 10:00etatik 18:30era, Akarlanda parkera hurbiltzen diren guztiek. Udal iturriek jakinarazi dutenez, urteroko ospakizuna haurrei zuzenduta egoten da gehienbat; "Gogoratu, zure eskubideak defendatu eta zabaldu" da biharko aukeratutako leloa. Goizetik aurrera, jolasak, tailerrak, kalejira, Erandio musika banda, dantzak, karaokea, globo aerostatikoa, puzgarriak, eta beste hainbat jarduera egongo dira. Gainera, Akarlandara joan-etorria egiteko autobusak ibiliko dira doan jaia iraun bitartean.

Autobusen ibilbidea honako hau izango da: Altzaga (metroa) - Astrabudua (Azoka kalea) - Erandio Goikoa (Eliza) - Akarlanda (Gurutze Gorria).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun