Ia 700 erandioztarrek erabili dute Aholkularitza eta Prestakuntza Zerbitzua

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 23a, 21:14

Behargintzak, Erandioko Udalaren Enplegu Zentroak, 696 pertsonari eskaini dio aholkularitza eta prestakuntza aurtengo lehen seihilekoan. Bekoa ikastetxean daude Behargintzaren bulegoak eta prestakuntza, informazio, orientazio, praktika, bek- eta langile eta enpresen arteko bitartekotza-zerbitzuak eskaintzen ditu. Iaz zerbitzu horiek erabili zituzten 390 pertsonaren jarraipena egin du Erandioko Udalak oraintsu eta, horietatik, 255 pertsona gaur egun lanean ari dira, tokian tokiko erakundeko iturrien arabera. Gainontzekoek prestakuntza amaitu berri dute edo ikasketekin jarraitzen dute.

Bestalde, Erandioko langabezia tasa %8,10 dela ere jakinarazi dute. Gauzak horrela, 847 pertsona daude langabezian, hau da, 2004an baino 57 pertsona gutxiago, udal iturrien arabera. Langaik 77 lan eskaintza tramitatu ditu 2005eko lehenengo sei hilabeteetan eta, horien ondorioz, 24 kontratu sinatu dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun