Kultur Leioak gauean ospatuko du bere lehenengo urtebetetzea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 23a, 22:11

Leioan ordezkatzen duena plazaratuz, kultur ekitaldi baten bitartez ospatuko du Kultur Leioak bete duen urtea: "Solo Mediterraneo" erdarazko kale-antzerkiaren bitartez, alegia. 22:00etan, Errekalde plazan, Kultur Leioa eraikinaren ondokoa, antzerkia, dantza, pantomima, piroteknia eta hainbat teknika ezberdinak bilduko dira Maracaibo Teatro antzez-taldearen aginduetara. Ekitaldi horrekin Kultur Leioak aurrera eramandako 180 ekitaldi eta beraietan bildutako 61.000 ikusle omendu nahi zituen Ana Lopez Kultur Arloko zuzendariak adierazi duenez.

"Solo Mediterraneo"n Mediterraneoarekin eta bertako itsasbazterretako bizilagunekin itsututa dagoen aingura bota duen marinelak bere ametsa egia bihurtuko du: aingurak altxatu eta bidaia zoragarri bati ekingo dio Mediterranoaren zehar, izen magikodun lekuen bila.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun