Mugikortasunari buruzko jarduerak urte osora zabalduko dira Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 23a, 21:26

Irailaren 16tik 22ra bitartean, Europa osoan ospatu den Mugikortasun Iraunkorraren Astea urte osora zabaltzea erabaki du Erandioko Udalak. Hain zuzen ere, atzo bertan, Autorik Gabeko Eguna ospatuz ekin zion tokiko erakundeak, garapen iraunkorrari buruzko urteko kanpainari. Ekintzak hilero egitea aurreikusten du Udalak eta hitzaldiak, bizikleta ibilaldiak herrian zehar, "Metro-bizikletan", eta bestelako jarduerak gauzatuko ditu hilabete amaieretan. Erandioko Udalak bizikletak jarriko ditu erabiltzaileen eskura jarduera horiek gauzatzeko. Bestalde, herriko elkarteekin ere harremanak izango ditu gai horren inguruko ekintzak garatzeko, jakinarazi dutenez. (Argazkia: Besteak beste, Obieta kalean moztu zuten atzo trafikoa).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun