Iazko azaroaren 9tik 12ra Bilboko Euskalduna jauregian burutu zen euskarazko kazetaritzaren I. kongresuko lanak biltzen dituen "Kazetaritza euskaraz: Oraina eta geroa" izeneko liburua sarean dago, Gorka Jakobe Palazio eta Txema Ramirez de la Piscina EHUko Kazetaritza saileko irakasleek sailaren bitakoran jakinarazi dutenez. Liburuak 450 orrialde ditu eta PDF formatuan topa daiteke departamenduko zerbitzarian. Jaisteko, hor zein hemen (2,5 MB) egin daiteke.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!