Iragan den irailaren 6an Mozilla eta Firefox nabigatzaileen bertsio guztietan zegoen segurtasun arazoa jakinarazi zioten Mozilla Fundazioari. Horrek publikoa egin zuen irailaren 8an eta hurrengo egunetan konponketarako bi era desberdin kaleratu zituen. Gauzak horrela, kaleratu berri den Firefox nabigatzaileen 1.0.7 bertsioak jatorriz IDN segurtasun arazoa konponduta dauka eta Mozilla Fundazioak Firefox 1.0.7 segurtasun eguneraketa instalatzea erabiltzaile guztiei gomendatzen die. Ohikoa denez, Librezaleak taldeari esker, euskarazko bertsioa hemendik deskargatu daiteke: http://www.librezale.org/mozilla/firefox/. Bestalde, LIbrezaleak taldearen ekimenez ere, orain dela pare bat astetik aurrera Mozilla Fundazioak Europarako duen webguneak euskaraz badaki.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!