Ertzaintzak aurpegia ezagutzeko sistema bat erosi zuen pasa den ekainaren 29an eta hainbat grabazio telefonikoko ekipo alokatu zuen uztailaren 28an, gaurko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak 4780 eta 4781 artikuluetan jaso duenez. Egindako esleipenen iragarkiak Erandion datatuta daude iragan den irailaren 5ean. Lehenengo iragarkian Herrizaingo Sailak Face Explorer V3.1 aurpegia ezagutzeko sistema bat publizitaterik gabe hitzartu eta 93.820 eurotan Madrilgo Migertron Seguridad SL enpresari erosi diola jakinarazten du. Bigarrenean, grabazio telefonikoko ekipoak zentroetarako alokatu dituela zabaltzen du. Alokera ere publizitaterik egin gabe hitzartu da, Informatica El Corte Ingles SA enpresarekin, 98.388 euroen truke. Iragarkiak ez du aipatzen alokeraren epea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!