Datorren ostiralerako zortzi kontzentrazio deitu ditu Etxeratek Uribe Kostan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 26a, 18:50

Hilero bezala, datorren ostiralerako, irailak 30, hainbat kontzentrazio deitu du Etxeratek Euskal Herri osoan. Hilabete honetako leloa "Estatus politikoa orain!" izango da, euskal preso politikoen senideek pasa den asteazkenean jakinarazi zuten bezala. Bestalde, Etxeraten elkarretaratzeekin bat egin, eta sindikatuetako kideei eta langileei euskal presoen aldeko "jarrera aktiboa" izateko dei egin diete ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, ELB eta Hiru sindikatuek. Gainera, ekimen bateratu bat antolatu dute sindikatu horiek Bilbon. Bitartean, Uribe Kostan honakoak izango dira hitzorduak: Erandion, metro aurrean; Leioan, Boulevardean; Areetan, Xake plazan; Algortan, Telletxen; Berangon, Gudari enparantzan; Sopelan, udaletxe aurrean; Urdulizen, BBVAren aurrean; eta Armintzan, bus geltokiaren aurrean. Kontzentrazio guztiak 20:00etan izango dira, Armintzakoa izan ezik, 19:30ean burutuko baita. Leioako Kurkudi eta Algortako Amnistia tabernetan taloak egongo dira kontzentrazioen ostean.

Gaiaren inguruko berriak:

Ostiralean ekimen bateratua egingo dute sindikatuek presoen alde (Berria.info) (2005 Ira 22)

Euskal eragile politiko eta erakundeei konpromiso handiagoa eskatu die Etxeratek (Berria.info) (2005 Ira 21)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun