Europako Arte Ederren fakultaterik garrantzitsuenak biltzen dituen sareak iaz Bristolen (Britainia Handia) egin zuen lehenengo batzarra eta, aurten, EHUko Leioako campusean izango da bigarrena. Bertan 11 ikastegiren ordezkariak egongo dira: Bolognako Academia di Belli Arti, Athens School of Art, Pariseko Ecole National Superieure des Beaux-Arts, Zuricheko Schule für Gestaltung edo Berlingo Universitat der Kunstekoak, eta lau ikastegi gonbidatuetakoak, besteak beste. Jorratuko duten gai nagusia Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Bateratze prozesuan Arte Ederrak nola egokituko diren izango da. Europako Arte Ederren Ikastegien II. Bileraren inaugurazioa ostegun honetan (irailak 29) izango da, 10:30ean, Arte Ederren Fakultateko gradu aretoan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!