Barakaldoko Dorretxea gaztetxea erretzen saiatu dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 27a, 14:51

Igandea eta astelehena bitarteko gauean erretzen saiatu ziren pasa den astean berriro okupatutako Beurko Zaharreko gaztetxea. Gaztesareak jakinarazi duenez, Barakaldoko gazte Asanbladak eraikinaren legezko jabeari leporatu dio ekintza hori, izan ere astelehen goizean gazteak Dorretxean sartu zirenean eta gertatutakoa ikusi zutenean jabea hor agertu zen "adarra jotzen". Sua, gainera, lehenengo solairuan, lehen jabearen bulegoa zen gelan piztu zuten. Gazteek "bota ezin gaituztela ikusita" jabeak gaztetxeari su eman diolakoan daude, baina garbi utzi dute gaztetxean lanean jarraituko dutela, suteak eragindako kalteak konpondu ostean. Argazkian, kiskalitako gune bat / Gaztesarea.

Gaiaren inguruko berriak:

Barakaldoko gaztetxea erretzen saiatu dira (Gaztesarea) (2005 Ira 26)

Argazki galeria (Gaztesarea) (2005 Ira 26)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun