Kuba eta Venezuelarekiko elkartasun ekitaldia izango da bihar Itzubaltzeta gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 27a, 15:12
Venezuelako iraultza bolibartarraren gaineko "Venezuela Bolivariana: Pueblo y lucha de la IV Guerra Mundial" dokumentalaren proiekzioak (argazkian horren irudi bat) emango dio hasiera, 19:30ean, asteazken honetan Itzubaltzeta gaztetxean egingo den Kuba eta Venezuelarekiko elkartasun ekitaldiari. Bideo emanaldiaren ostean, Euskadi-Kuba eta Circulo Bolivariano "La Puebla" erakundeetako hainbat kidek hartuko dute hitza. Hain zuzen ere, urriaren 15ean, Salamancan aurtengo Iberoamerikako Goi Bilera dela-eta, bertan izango diren Kuba eta Venezuelarekiko elkartasun ekitaldiak aurkezteko antolatu dute biharko jardunaldia Itzubaltzeta / Erromon. Horri buruzko informazioa www.euskadicuba.org webgunean aurki daiteke.
Gaiaren inguruko berriak:

Autobusak antolatu dituzte Salamankan Kuba eta Venezuelako iraultzei elkartasuna adierazteko (2005 Ira 07)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun