Emakumeen kontrako indarkeriaren gaineko mintegia eskainiko du Leioako Euskara Zerbitzuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 27a, 15:36

Leioako Udal Euskara Zerbitzuak emakumeen kontrako indarkeriari buruzko mintegia antolatu du urriaren 10etik abenduaren 12ra bitartean, Europa Press albiste agentziak jakinarazi duenez. Ekimena astelehenetan izango da, 18:00etatik 19:00etara, eta parte hartzeko 5 euro ordaindu beharko dira. Ikastaroaren helburuen artean daude indarkeria zer den eta bere jatorria ezagutzea, azaltzeko dituen era ezberdinak identifikatzea, ondorioak ezagutzea, horri aurre egiteko proposamenak lantzea eta gatazken konponketan trebatzea.

Mintegiaren metodologiari dagokionez, parte hartzeko ikastaro dinamikoa izango da; talde teknikak landuko dira, eta azalpenak, hausnarketa pertsonalak eta esperientzien azterketak ere burutuko dira. Zortzi eta hamazortzi pertsona arteko taldea osatuko da.

Informazio gehiagorako:

Leioako Euskara Zerbitzua
Telefono zenbakia: 94 607 25 76
e-posta: euskarazerbitzua@leioa.net
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun