Mozioak aurkezteaz gain, Getxo Biziak proposamenak udal batzarreko gai ordenean egoteko, eta eztabaidatuak eta bozkatuak izateko "Getxoko herritarrek duten eskubide eta behar demokratikoa" aldarrikatu du. Horrelakorik gertatu ezean, EAJ, EA eta EB Getxoko Udaleko gobernukideen ardura "zuzena izango da" Getxo Biziaren ustez, "Getxo Biziari dagokion postua okupatzen ari direlarik eta udal batzarra behar bezala osatzeko pausu bat bera ere eman ez dutelako urte bi hauetan".
Getxo Biziak aurkeztutako mozioak:
Bidaiari untzi transatlantikoen kaia (pdf)
Zarama eta igerilekuetako tasa berriak ezeztatzearen alde (pdf)