Itzubaltzetatik Kilometroetara joateko autobusa antolatu du Gazte Enbata konpartsak

Itzubaltzeta / Erromoko Gazte Enbata konpartsak datorren urriaren 2an ospatuko den Gipuzkoako ikastolen jaialdira joateako autobusa jarriko du. Izena eman nahi duenak egin ahal izango du aste osoan zehar Itzubaltzeta gaztetxean. Horretarako ordutegia arratsaldeko 17:30etik 20:00etara izango da. Kilometroak jaialdiko zirkuituak Aretxabaleta eta Eskoriatza inguruko 8.100 metro izango ditu, paraje zoragarria eta ibiltzeko erosoan. Aretxabaletatik abiatzen da eta inguruko elizateetatik pasa ondoren, herrira jaisten da berriz. Aldapa oso gutxi dauka, aterpe nahiko, eta trafikoarekin ez du inongo interferentziarik. Antolakuntzak zortzi gune prestatu ditu eta bertan, besteak beste, Brigada Kriminal, Sorkun, Kaotiko, Zorabiok, Tapia eta Leturia, Trikizio eta Urgabe entzuteko aukera izango da. Bestalde, Kilometroen kanta ofiziala kaleratu du, Jon Sarasuak idatzitako eta Liken taldeak musika jarri duen Oia abestia.

Argibide gehiagorako:

Kilometroen egitaraua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun