Sopelako Nuyum elkarteak antolatuta, astelehenean eman zitzaion hasiera, udaletxean, Sahararen aldeko elkartasun asteari; eta, egunetik egunera, hainbat hitzaldi eta mahai-inguru egin dira bertan. Besteak beste, ostegun honetan, 19:00etatik aurrera, Saharar Preso eta Desagertuen Senideen Elkarteko (AFAPREDESA) eta Saharar Emakumeen Batasuneko (UNMS) ordezkariek hartuko dute hitza, ”Los presos saharauis en las carceles marroquies y la mujer saharaui” izeneko jardunaldian.
Asteburuan, berriz, solasaldiak alde batera utzi, saharar herriaren aldeko aldarrikapena jai giroan hartzeko aukera egongo da. Hona hemen ostiral eta larunbateko egitaraua:
Irailak 30, ostirala
18:30 Txupinazoa.
19:00 Saharar herriaren aldeko enkantea.
22:30: Erromeria Basajaun taldearen eskutik.
Txosna ireki eta musika egongo da.
Urriak 1, larunbata
10:30 Txistulariak.
11:00 Haurrentzako puzgarriak eta jokoak.
12:00 Ekitaldi politikoa.
14:00 Herri bazkaria: paella erraldoia.
17:30 Adin guztientzako antzerkia: "Salam".
19:00 Erromeria.
21:30 Brasildar inauteria: Batukada Chatunga Bembe taldearen eskutik.
23:00 Da Capo taldearen emanaldia.
Egun osoan zehar, haima eta henna tailerra egongo dira; baita tea dastatzeko aukera ere.