Kalean dauden edukiontzi berdeetan giltzez zabaldu eta ixteko leihatila jarriko dute. Aipatu giltza ostalariek izango dute, taberna zein jatetxeetatik, botilak gurpildun ontziarekin garraiatu ostean, horiek bertara bota ahal izateko. "Sistema horren bidez, pertsona horien lana erraztu nahi dugu. Izan ere, gaur egun, banan-banan bota behar izaten dituzte botilak, edukiontziaren zuloa txikiegia delako", udal iturriek azaldu dutenez.
Sukaldeko olioa
Erabilitako sukaldeko olioa batzeko egitasmoari dagokionez, dagokien udaletxean aurkeztu beharko dira horretan parte hartu nahi duten Sopela, Urduliz, Plentzia, Gorliz, Barrika eta Lemoizko herritarrek. Bertan, olioa gordetzeko bost litroko bidoi bana emango diete dohainik; baita ontzi horiek zein egunetan, zein ordutan eta non jasoko diren azaltzen duen eskuorria ere. Berangon bezala, hilabetean behin igaroko da teknikaria herri bakoitzetik olioa hartzera. Sopelan ontzian udaletxean jaso daitezke jada, 19:00etatik 21:00etara.