Egitarauaren barruan egingo diren atletismo probez gain, omenaldia egingo zaio Anton Larrazabal zenari. Berango Atletismo Taldeko kide izan zen, 72 urte zituela, uztailaren 28an zendutako gizona. Beteranoen Espainiako Txapelketan hainbat urrezko domin irabazi eta Berangoko Milian ere edizio guztietan parte hartu zuen, herriko atletismo klubeko kide bezala batzuetan eta Bizkaiko Atletismo Federazioaren ordezkaritzat beste batzuetan. Izan ere, federazioko presidentea izan zen Larrazabal 1992tik 1996ra bitartean.
Kategoriak eta orduak:
Kategoriaren arabera ezberdina izango da irteeraren ordua (Irteera Gobelalde kalean):
16:40
Haurrak (neskak) - 1991/92an jaioak.
Kadeteak (neskak) - 1990ean jaioak.
16:50
Kadeteak (mutilak) - 1990ean jaioak.
Haurrak (mutilak) - 1991/92an jaioak.
17:05
Gazteak (neskak) - 1988/89an jaioak.
Junior (neskak) - 1986/87an jaioak.
17:20
Gazteak (mutilak) - 1988/89an jaioak.
17:35
Junior (mutilak) - 1986/87an jaioak.
17:50
Beteranoak (neskak) - 35 urtetik gora.
Federatuen herri lasterketa (neskak) - 1986a baino lehen jaioak.
18:05
Beteranoak (mutilak) - 40 urtetik gora.
18:20
Federatuen herri lasterketa (mutilak) - 1986a baino lehen jaioak.
18:35
Lasterketa oroigarria Berango Atletismo Taldearen eskutik.
18:50
Federatuen elite lasterketa (neskak).
19:10
Federatuen elite lasterketa (mutilak).