Uribe Kosta erdia oraindik ez da agertzen Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Gidan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 30a, 14:35
"100 herri lortzeko zorian gaude, baina oraindik zure herriko gaztetxe edo gazte asanbladaren informazioa falta zaigu!" izeneko artikuluaren bidez oraindik beren datuak eman ez duten gaztetxe zein gazte asanbladei egin dezaten azken aukera eskaini diete Gaztesareako kideek. Bildutako datuekin gazte atariak eta Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Euskal Herriko Koordinadorak gida bat kaleratuko dute, sarean eskuragai egongo dena. Uribe Kostan, Udondo eta Itzubaltzeta gaztetxeaz gain, Algortako Gazte Asanblada ere agertuko da, baina momentuz ezin da gauza bera esan beste herri batzuetaz, Berangoko Gazte Asanblada edo Sopela eta Urdulizko Gazte Asanblada kasu. Argazkian, Uribe Kostako Gazte Asanbladen Koordinadoraren aurkezpena.
Datuak bidaltzeko, www.gaztesarea.net/gaztetxegida weborrialdean bada formulario bat norberak bete eta bidali beste lanik ez duena. Bestalde, edozein zalantza edo galderarako gagida@gaztesarea.net posta elektronikoa prestatu dute.

Gaiaren inguruko berriak:

100 herri lortzeko zorian gaude, baina oraindik zure herriko gaztetxe edo gazte asanbladaren informazioa falta zaigu! (Gaztesarea)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun