Igandean preso eta iheslarien aldeko II. Merkatu Azoka egingo dute Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 30a, 22:16
Iaz izandako arrakastari segida emanez, Berangoko Sabino Arana kalean antolatu dute azoka, igande honetan, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe.org webgunean jakinarazi duenez. Bertan euskal produktuak (barazkiak, sagardoa, euskal pastela, etxeko tomateak…) egongo dira salgai 12:00etatik 15:00etara, gutxi gora behera. Antolatzaileen esanetan, "denok gonbidatuta zaudete, bertara joateko zein etxean dauzkazun gauzak salgai jartzeko. Animatu zaitez eta ondo pasa igandean, bide batez presoak ete iheslariak lagunduz".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun