Gaztela eta Leongo Eskualdeko Zentroak egingo duen kalejirarekin emango zaio hasiera 11:30ean, Astrabuduako Gizarte eta Kultur jaiaren bigarren edizioari. Besteak beste, jatorri ezberdinetako dantzek eta musika doinuek jantzitako giro alaiaz gozatu ahal izango dute egun osoan, Josu Murueta plazan batzen direnek. Izan ere, aipatu zentroak ezezik, strabuduko Merkatarien Elkarteak, Trabudu Dantzari Taldeak, Abots Alai Abesbatzak eta Extremadurako Etxeak ere parte hartzen dute ospakizunaren antolakuntzan.
Hona hemen biharko egitaraua:
11:30 Kalejira: Gaztela eta Leongo Eskualdeko Zentroa.
12:00 Txotxongiloak.
13:15 Haurren dantza erakustaldia: Trabudu Dantzari Taldea.
13:45 Dantza erakustaldia: Gaztela eta Leongo Eskualdeko Zentroa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.