400 pertsonek euskal presoen aberriratzea eta estatus politikoa aldarrikatu dituzte Uribe Kostan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 1a, 22:35

Atzo, azken ostiralaren ohiko mobilizazioen harira Uribe Kostako zortzi herritan euskal preso politikoen alde Etxeratek deitutako eta ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, ELB eta Hiru sindikatuek sostengatutako elkarretaratzeetan 444 pertsonek hartu zuten parte, gaur "Gara" egunkariak jakinarazi duenez. "Estatus politikoa orain! Euskal presoak Euskal Herrira" lelopeko mobilizazioetan honako jende kopurua bildu zen: Algortan, 180; Sopelan, 75; Leioan, 54; Erandion, 45; Berangon, 43; Areetan, 22; Urdulizen, 15; eta Armintzan, 10. Donostiako egunkariaren arabera, nazio mailan 9.000 pertsona atera zen kalera euskal presoen alde.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun