Gero eta jende gehiago ari da bi eskaera zehatz hauekin bat egiten eta zerbitzu publikoen izaera soziala defendatzen. Goizago ala beranduago alkateak berak eta alkatearen gobernu kide guztiek, azalpenak eman beharko dituzte herritarren aurrean eta txarto egindakoa zuzendu.
Azkenik herri ekimen honek sinadurak biltzen ari diren dendari, tabernari eta oro har herritar guztiak zoriontzearekin batera, helburu zehatz eta argiak lortzeko lanean jarraitzeko animatu nahi ditugu.
Udal Tasen Gehiegizko Igoeren Aurkako Getxoztarrok
e-posta: %86?@euskalerria.org
Irailaren 30ean eta goizeko udal batzarra hasi aurretik, Udal Tasen Gehiegizko Igoeren Aurkako Getxoztarrok herri ekimeneko kideok, tasen gehiegizko igoeren aurkako beste 2.064 sinadura aurkeztu genituen udal erregistroan. Otsailean onartu egin zen zarama tasaren %86ko igoera eta udal igerilekuetara sartzeko aurten indarrean sartu den gain-tasa berria erretiratzeko jadanik 6.335 herritarren eskakizun idatzia jaso egin du