Transatlantikoentzako propio egiten ari den kai berriaren lanak gelditzeko Getxo Biziak aurkeztutako mozioari erantzunez, egitasmo horrek "ingurumenaren gaineko eraginaren azterketarik behar ez" duela adierazi zuen, joan den ostiraleko osoko bilkuran, Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak. Ezker abertzaleko plataformaren izenean, Josu Amezagaren arabera, "legeak behar ez dela esan arren, zentzuak baietz diozku". Gaur egun egiten ari diren obrek eta kaian sartuko den itsasontzi kopuruak ekarriko dituzten "kalteez" ohartarazi zuen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!