Bi gaztetxo eraman dituzte ospitalera Algortan izandako sutearen ondorioz

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 3a, 23:58

Arratsaldeko 20:00ak aldera Algortako Sarrikobaso kaleko 26. zenbakia duen eraikinean piztutako sutean jaso dituzten erredurak direla eta, eraikin horretako lehenengo pisuko bi kide eraman behar izan dituzte Gurutzetako ospitalera. Anbulantzian garraiotu dituzten kideak etxekoen "seme-alabak dira", Iñaki Gonzalez Getxoko Babes Zibileko buruak UKBERRIri baieztatu dionez. Lehenengo informazioen arabera, sutea gaztetxoen logelan sortu da eta koltxoi batean indarra hartu du, goiko pisuetan ere kalteak eragiten. Sutea 300 bat auzokideen begiradapean amatatu dute suhiltzaileek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun