Azken 20 urteotan 13.000 pertsonatik gora ibili da euskaltegian, bataz beste 650 urtean. Gainera, azken ikasturtean matrikulek %30 egin zuten gora. Nagusiei irakasten buru eta belarri jardutearekin batera, harreta berezia eskaintzen diete hainbat kolektibori; hala nola, udal administrazioko langileei eta atzerritarrei, AISA egitasmoaren bitartez, Xiburu Etxebarria euskaltegiko zuzendariak zehaztutakoaren arabera. “Bai hezkuntza bera, bai erabilitako materiala hobetzeko esfortzua egiten ari gara kalitatezko irakaskuntza eskaini ahal izateko“, dio arduradunak.
Ektialdien egitaraua:
Azaroaren 7tik 11ra
Hogei urteotan euskaltegiko irakasleek eta ikasleek bizi izandako uneen (jaiak, eskolak, ikuskizunak...) aragazki erakusketa izango da Itzubaltzeta / Erromoko kultur aretoan. Zentroko ikasle batzuek egindako hainbat lan ere ikusgai egongo dira.
Azaroak 10, osteguna
Mahaingurua izango da Algortako Villamonte kaleko kultur etxean. “Hizkuntzaren irudia eta hizkuntzarenganako sentimendua nola aldatu da?", izenburupean, azken 20-25 urteetan euskararekiko sentimenduak izan duen bilakaeraz mintzatuko dira. Besteak beste, Xabier Amuriza bertsolariaren, Kike Amonarriz soziolinguistikan adituaren eta Joseba Santxo editorearen partaidetza espero dute.
Azaroak 11, ostirala
Algortako kultur aretoan euskaraz egindako laburmetraien emanaldia egongo da. Udalerrian orain euskara ikasten ari diren pertsonei egongo da zuzenduta.
Ekitaldiei herri bazkari batek emango die amaiera datorren udaberrian, oraindik zehaztu gabeko datan. Gainera, 20. urteurrena gogoratzeko, Getxoko Udal Euskaltegian matrikula egin dutenei karpeta bat opatu diete, euren materiala gordetzeko. Zentroa Itzubaltzeta / Erromoko Lope de Vega kaleko 12 zenbakian dago. Telefono zenbakia 94 464 62 99 da eta bere e-maila euskaltegi@getxo.net.