Kordobako espetxetik atera dute Anjel Figueroa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 4a, 10:53
Angel Figueroa preso algortarra Madrid III (Valdemoro) espetxean dago Langraitz Okara noiz eramango duten zai, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe.org bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. "Aste honetan bertan eramango dutela espero da. Valdemorotik Langraitzera joateko Burgosen egiten da gaua, baina ez dugu zehazterik izan asteko zein egunetan izango den", azaldu dute errepresioaren aurkako erakundeko kideek. Figueroaren familiarrek aste bukaeran jakin zuten preso algortarra Alcoleako espetxetik (Kordoba) atera zutela eta hasieran ez zekiten nora eramango zuten. Hala ere, Gurutzetako ospitalera eramatea eskatu zuela kontutan izanda, pentsatzekoa da arrazoi horrengatik atera dutela bertatik.
Gaiaren inguruko berriak:

Anjel Figueroa preso algortarraren osasun egoera larria da (2005 Ira 29)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun