Epaiketa dute gaur Uribe Kostako hiru lagunek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 4a, 11:08

Ibai Aginaga berangoztarrak (argazkian) eta Kepa Saratxaga eta Endika Guarrotxena algortarrek epaiketa izango dute gaur 11:00etan, Bilboko epaitegian, "orain urte batzuk Algortako manifestazio baten ondoren Ertzaitzak kargatu eta beraiek identifikatu zituztelako", Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe.org bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Fiskalak bi urteko kartzela zigorra eskatzen du bakoitzarentzat, “desordena publikoa” egotzita. Aginaga joan den asteartean eraman zuten Alcala Meco espetxetik Burgoseko espetxera, bertan epaiketa itxaroteko. Beste biak kalean daude.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun