Eraikinen behekaldeko lokaletan etxebizitzak egitea ahalbidetuko duen udal-ordenantza berria eskatzeko, Sopela eta Berangoko udaletan mozio bana aurkeztu du EB-Berdeak taldeak. EAEn ematen ari den pisuen behar "ikaragarriaren" aurrean, "lonjak etxebizitza bihurtzea, kontuan hartu beharreko irtenbidea litzateke tokiko erakundeentzat", federalisten ustez, "nola ez, dagoeneko indarrean dauden neurriei kalte egin gabe". Gauzak horrela, lonjen gaineko ordenantza egitea "beharrezkotzat" jotzen du Ezker Batuak, "etxebizitzak egiteko erabili daitezkeen lokalak eta baldintza legal zein teknikoak zeintzuk diren zehazteko". (Argazkian, Jose Vicente Ojinaga Sopelako EB-Berdeak taldeko zinegotzia).
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!