Nahiz eta EAJk osatzen duen Sopelako Gobernu Batzordeak gehiengo osoa izan, PSE-EEren aldeko botoak ere jaso zituen, osteguneko osoko bilkuran, 2006rako udal zergak %3,3 (Kontsumorako Prezioen Indizearen igoerarekin bat) igotzeko proposamenak. "Zergak ez igotzea bezalakoa da", adierazi zuten tokiko erakundeko kideek. Tasak ere beste horrenbeste egingo dute gora, zaramari dagokiona izan ezik. Horretan %6koa izango da igoera, "egindako txosten ekonomikoak aurreko tasarekin zerbitzuaren kostuaren %83ra baino ez ginela heltzen agerian utzi zuelako". "Egindako moldaketarekin, berriz, zerbitzuaren %90a ordainduko dute auzotarrek, eta Sopelako Udalak berak hartuko du beregain gainontzeko %10a", azaldu zuen Gonzalo Garcia Ekonomia eta Ogasun zinegotziak. (Argazkian, aurreko osoko bilkura bateko argazkia).
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!