Pariseko Disneylandera joango dira Berangoko neska-mutilak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 4a, 15:13

Gaxt Klubak urtebete egiten duela ospatzeko, Pariseko Disneyland jolas-parkera (argazkian) joateko bidaia antolatu du Berangoko Udalak. Besteak beste, urriaren 28an abiatuko dira, gauez, neska-mutilak zein horiei lagunduz joan beharko diren helduak. Hilaren 29, 30 eta 31an, bertoko Santa Fe hotelean izango dute ostatu eta azaroaren 1ean egongo dira bueltan. Bidaia egin nahi duten guztiek, aita-amek barne, urriaren 14ra arte izango dute izen emateko aukera, Berangoeta zein Santa Anako kultur etxeetan.

Salneurriak:

- Lau lagunentzako gela: 325 euro pertsona bakoitzeko.
- Hiru lagunentzako gela: 350 euro pertsona bakoitzeko.
- Bi lagunentzako gela: 404 euro pertsona bakoitzeko.
- Banako gela: 565 euro.
- Neska-mutilak (16 urtera arte): 215 euro.

Gaxt Klubeko txartela duten haurrek (16 urtera arte) %50eko beherapena izango dute. Bidaia, ostatua, Disneylanderako sarrerak eta asegurua hartzen ditu salneurriak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun