Irratia.com bihar bueltatuko da uhinetara

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 4a, 16:11
Bihartik aurrera denboraldi berriari ekingo dio irratia.com irratsaioak. Teknologia berriak, Internet eta gure kultura zahar eta txiki honek bide hauetan dituen aukerak, beharrak eta mugak izango ditugu hizpide, asteartero zuzenean, 18:00etatik 19:00etara, Bilbo Hiria irratiko uhinetan; baita irrati-bitakora honetan bertan ere. Irrati bidez, FMko 96.0an entzuteaz gain (Bilbo Handian), Interneten entzun daiteke gure irratsaioa. Gainera, zuzenean entzuterik izan ez duenak, izango du gerora aste bakoitzeko saioa deskarga bidez eskuratzeko aukera. (Argazkian, Jabi Zabala irratia.com-eko kidea).
Entzuleek ere har dezakete parte irratsaio interaktibo honetan, baita euren ahotsa entzunarazi ere, munduko edozein bazterretan egonda ere. Gurekin harremanetan jartzeko, 944 243 704 telefonoaz gain, Skype erabil dezakezue, bilbohiria erabiltzaileari hots eginda. Esan bezala, bihar zuzenean elkar ikusiko-entzungo dugulakoan…
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun