"Ur zikin eta euri urentzako hoditeria eta erregistro-putzuen egoera ezin txarragoa dela ikusita", Astrabuduan saneamendu-sarea berrituko du erabat Erandioko Udalak. Besteak beste, urriko bigarren hamabostaldian hasiko dira lanak eta sei hilabetez luzatuko dira, "beti ere sortu daitezkeen ezbeharrak kontutan izanda", Asier San Nikolas Hirigintza zinegotziak atzo adierazitakoaren arabera. Hain zuzen ere, saneamendu-sarea horren egoera kaskarrean egotea da, udal arduradunaren hitzetan, "auzotarrek egunero sufritu behar izaten dituzten ixte eta usain txarren iturburua". "Arazo teknikoak ezezik, ingurumenaren gainekoak ere eragiten ditu horrek", San Nikolasek ziurtatu zuenez. Guztira, 435.366 euroko aurrekontua dute lanek. (Argazkia: Astrabuduako ia herrigune osoan izango dute eragina lanek; Etxegorri kalean, besteak beste).
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!