Gobela kiroldegiko lurpeko parkingean bezala, Santa Eugenia plaza azpikoan ere getxoztar guztiek, administratiboki Leioako Udalari dagokion Pinueta auzoko bizilagunek eta inguruetan lan egiten dutenek izango dute, hemendik aurrera, kotxea uzteko tokia hartzeko aukera. Gainera, enpresa ustiatzaileak eskatutakoari jarramon eginez, lekuak libre dauden bitartean, horiek hilabete batzuetarako alokatzeko baimena ematea erabaki du Getxoko Udalak. “Horretarako aukera emango diogu enpresari, beti ere alokatzeko kontratuan argi eta garbi agertzen bada, 50 urtetako esleipena hartzeko itxarote zerrenda sortzekotan, kontratu hori bertan behera uzteko konpromisoa hartzen dutela bi aldeek”, argitu du gaur goizean emandako prentsaurrekoan Iñaki Zarraoak alkateak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!