Iñaki Zarraoa alkate getxoztarraren hitzetan, “ondare hori galtzen utzi beharrean, berreskuratzeko lan egitea oso garrantzitsua da, batez ere, belaunaldi berriei begira”. Baina euskaldun zaharren hizkuntza ondarea (lexikoa, fonetikoa...) eta ondare etnolinguistikoa (kantak, bertsoak, ipuinak...) jaso ezezik, zabaldu ere egingo dute. Horrekin guztiaren eskola materiala egitea da helburua, ondoren, Haur eta Lehen Hezkuntzetako ikastetxeetan, gurasoen elkarteetan, euskaltegietan edo bestelako erakundeetan erabili ahal izateko.
Hitzarmen honen iraupena hiru urtekoa izango da eta bere zenbatekoa 85.000 eurokoa izango da. Horietatik, eta herritarren kopurua kontutan hartuta, Getxoko Udalak %51,51a ipiniko du eta Uribe Kostako Mankomunitateak %48,49a.