Ikasturte honetan ere, euskal kantak eta dantzak ikasteko aukera izango dute Getxo udalerriko eskola-umeek. Zortzi ikastetxe publiko zein pribatuk –San Nikolas ikastola barne– jasoko dituzte abesti lezioak, Musikaz Blai kultur elkartearen eskutik. 23 taldetan (ordubete astean) banatutako 350 neska-mutil guztira. Dantzak emateaz, Algortako Itxartu, Getxoko Itxas Argia eta Portugaleteko Elai Alai taldeek emango dituzte Udalak erabakitakoaren arabera. Azken honek, Berantzagiren tokia hartuko du, "dena delako Areetarrek orain ezin dutelako", Iñaki Zarraoa alkateak gaurko prentsaurrekoan adierazi duenez. Guztira, 12 zentroetako 87 taldek ikasiko dituzte txulalai, esku-dantza eta horrelakoak; 1.500 bat ume, gutxi gora behera. (Argazkian, aurten ospatutako III. Euskal Egunaren irudia).
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!