A Lamako espetxean itxialdi mugagabean dago Fernando Etxegarai

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 6a, 11:33

Pontevedra aldean, A Lamako espetxean (argazkian) dituzten euskal preso politikoek irailaren 22tik itxialdian dira. Beraien artean Fernando Etxegarai (Bilbo / Plentzia) dago, eskualdeko preso politikoa, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe.org bitakoran jakinarazi duenez. Itxialdiaren arrazoia hauxe da, bertan azaltzen denez: "Iñaki Garces euskal preso politikoa, irailaren 1ean, Kordobatik A Lamara eraman eta isolamendu moduloan sartu zuten. Horren aurrean, A Laman dituzten euskal preso politikoak zuzendariari gutun bana bidaltzen hasi ziren, hitzordua eskatuz. Ez dute erantzunik jaso oraindino. Horren aurrean, irailaren 22an mugagabeko itxialdia hasi zuten eta, egun, hala jarraitzen dute".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun