Kale izen berriak Erandio Goikoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 6a, 13:01

Erandio Goikoan eraikitzen ari diren etxebizitza multzo berriari Elexalde auzunea izena ematea erabaki zuen Erandioko udalbatzak, irailaren 29an izandako osoko bilkuran. Aldi berean, Jesus Maria Olague "Txuma" izena eman diote etxebizitza eta merkataritza eta aisialdirako gunearen artean sortu den kale berriari. Bestalde, Andra Mari elizaren inguruan ere zenbaki batzuk aldatu egingo dira, orain Altzaga-Goikoa errepidea ez delako bertaraino iristen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun