Alangoko osasun-zentroa gero eta hurbilago

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 6a, 14:48
Algortan osasun-zentro berria jartzeko hitzarmena sinatu zuten, orain egun batzuk, Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak eta Gabriel Inclan Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Gauzak horrela, Lehenego Harretarako Zentroa eraikitzeko egokituko dute Alango kaleko 30 eta 32 zenbakien artean dagoen orubea. Xehetasun azterketa onartuta dago jada, udal iturrien arabera, eta orain, hurrengo 50 urteetan erabiltzeko eskubidearekin, Osakidetzari utziko zaion zatia bereiztea falta zaie. "Oso albiste ona da getxoztarrentzat, gaur egun udalerrian ditugun osasun zerbitzuak indartuko dituelako Alangoko zentro berriak; eta, aldi berean, Bidezabalen jendez gainezka egoten den zentroaren (argazkian) lana arinduko du", dio Zarraoak.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari Alango aldeko 3.000 metro koadroko orubea uztea erabaki zuen martxoan Getxoko udalbatzak, bertan osasun-zentro berria eraiki ahal izateko. Dagoeneko beste bi instalazio baditu udalerrian Osakidetzak, bata Areetan, eta bestea, Algorta eta Getxo arteko Bidezabal aldean. Hirugarren horrekin, Algortako erdigune eta goikaldeko eta Neguri eta Aiboako 20.000 mila bat auzotarrei eskaini nahi zaie osasun zerbitzua.

Zarraoak orduan azaldutakoaren arabera, administrazioaz eta kudeaketaz arduratuko direz langileez gain, bederatzi familiako mediku hiru pediatra egongo dira bertan, beste horrenbeste erizainek lagunduta. Mediku bakoitzarentzako gaixo kopuruari dagokionez Osakidetzak ontzat ematen duen neurria beteko litzateke horrela, 2.100 paziente sendagile bakoitzeko, alegia.

Laugarren bat

Getxoko alkatearen ustez, hiru osasun-zentroek, udalerrian gaur egun dauden beharran asetuko dituzte, "nahiz eta argi daukagun, populazioak gora egin ahala laugarren bat egin beharko dela Azkorri-Martiturri inguruan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun