Abendura bitartean, Uribe Kostako herrietan barrena ibiliko da UK Uribe Kostako Aldizkariak ekoiztutako "SK8UKN, Skate Uribe Kostan" erakusketa fotografikoa. Algortan, Sopelan eta Urdulizen ikusi ahal izan da jada. Orain Gorlizko kultur etxean egongo da urriaren 16ra arte. Hortik aurrera, berriz, Plentziako (urriaren 17tik 30era) kultur etxean; Leioako Kultur Leioa aretoan (azaroaren 7tik 20ra) eta Erandioko udaletxean egongo dira ikusgai Carlos Terrerosek egindako 18 argazkiak. (Irudian, Borja Saez skaterrari Erandion ateratako argazkia / Egilea: © Carlos Terrero).
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!