Bolognako Itunaren aurka protestatzeko, EHUko ikasturte hasierako ekitaldia eten du IAk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 6a, 22:47

Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakaria, Tontxu Campos Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, eta Juan Ignacio Perez Iglesias EHUko errektorea bertan zirela, Bolognako Itunaren aurkako protesta egin du gaur eguerdian, Ibaetako campusean, Ikasle Abertzaleak taldeak. Ikasturte hasierako ekitaldi ofiziala egiten ari ziren bertan eta, 13:00ak aldera, Perez Iglesiasek hitzaldia ematen hasi denean, hasieratik aretoan zeuden bi gazte Ibarretxe eta Camposengana hurbildu dira "Eskubideak errespetatu" eta "Ez, ez, ez, Bolognari ez!" leloak irakur zitekeen kartel bana eskuetan zituztela, ekitaldia etenaraziz. Segurtasun zerbitzuetako kideek indarrez atera dituzte ikasleak.

Gai honen inguruko berriak:

Bolognako prozesuaren aurka protesta egin dute ikasleek ikasturte berriaren aurkezpen ekitaldian (Matraka.info)

Boloniako Itunaren aurka protestatzeko EHUren ikasturte hasierako ekitaldia eten dute (Berria.info)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun