Azaroaren 17rako Ikasleen Nazioarteko Eguna deitu du IAk, “ikasleriari inposatzen zaion errealitate penagarria” salatzeko. Institutu, lizeo eta DBH eta Lanbide Heziketa zentroetan geldialdiak eta mobilizaziorako deiak egingo dituzte. Unibertsitateetan, berriz, greba orokorrerako deia egin dute.
Jai egun arrotzei intsumisioa
Urriaren 12an, Hispanitatearen eguna ospatzen dela, Herri Eskolak antolatuko dituzte Nafarroa Garaia, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko ikastetxe eta fakultateetan. Hurrengo "jai egun arrotza" azaroaren 11a izango da, I. Mundu Gerran Frantziaren alde eroritakoen omenezko eguna. Orduan ere, herri eskolak antolatuko dituzte.
Ikasle Eguna
“Lehenengo hiruhilekoan izandako erronka guztiei euskal ikasleek emango dieten erantzuna ospatzeko” Ikasle Eguna egingo dute azaroaren 26an.
Ikasle Abertzaleak taldeak ikasturte honetako lehen hiru hilabeteetan aurrera eramango dituen ekinbideen aurkezpena egin du gaur goizean egindako prentsaurrekoan. Azken ikasturteetan bezala, “ikasle eskubideen aldeko borrokan” arituko direla azaldu dute ikasle erakundeko kideek. Besteak beste, helburu horrekin, ikastetxe eta fakultateetan sortuko diren asanbladetan parte hartzeko eskatu die ikasleei IAk, baita datozen hilabeteetan egingo dituzten mobilizazioetan parte hartzeko ere. Besteak beste, azaroaren 17ko Ikasleen Nazioarteko Eguna, jai egun arrotzak eta azaroaren 26rako deitu duten Ikasle Eguna izan dituzte hizpide. (Argazkia: