Odol hondakinak zeuden geletako batean aurkitu zuten emakumearen gorpua; beste gela batean, haren semea zegoen. Azken honek ere hainbat lesio zituen, dirudienez, aizto batekin egindakoak. Zauritua Basurtuko ospitalera eraman behar izan zuten. Egindako lehen ikerketei jarraiki, Ertzaintzak hildakoaren semea atxilotu zuen hilketarekin zerikusia izan dezakeelakoan.
Astelehenean gertatu omen zen hilketa
Hildakoaren senide batek Ertzaintzari jakinarazi zion astelehenetik emakume horrekin harremanetan jartzen saiatu zen arren, ezin izan zuela lortu eta horregatik joan ziren etxe horretara zer gertatzen zen ikustera. Bertaratutako ertzainek suhiltzaileen laguntza eskatu zuten inork ez baitzien atea irekitzen eta leihotik sartu ziren eskailera bati esker.
Ertzaintzak 68 urteko emakume baten gorpua aurkitu zuen asteartean Bilbon, Miribilla inguruan kokatutako etxe batean. Emakumeak, indarkeria seinaleak zituen. Ondoren, haren semea aurkitu zuten etxeko beste gela batean eta atxilotu egin zuten amaren heriotzarekin zerikusia duelakoan. "Indarkeria sexistak beste hildako bat" utzi duela salatzeko, elkarretaratzea deitu du ostiral honetarako Algortako Bilgune Feministak. "Emakumeok oraindik ere jasaten ari garen zapalkuntzaren islada bortitzena da Bilbon gertatutakoa. Urte honetan indarkeria sexistaren eraginez Euskal Herrian hildako zortzigarren emakumea da!", diote erakundeko kidek. "Erasorik ez erantzunik gabe!" lelopean, Telletxe plazan izango da kontzentrazioa, 19:30ean. (Argazkian, beste emakume baten erahilketa salatzeko Algortako Bilgune Feministak egindako elkarretaratzea).